Ekainak 8an Nafarroa Arenan

Gora Musika Erraldoia

Gora Musika Erraldoia familiei eskainitako ikuskizun berezia izango da eta bertan, Pamplonesa eta beste 7 konpartsatako 44 erraldoi eta dozenaka dantzarirekin batera, denek gozatuko dute.

Gora Musika

Dantzan Ikuskizuna

Sorgin bat eta erraldoi bat ogro batekin geratuak dira jolasteko. Bidean, euren gorputz eta arropekin barre egiten duten hainbat pertsonaia ezagutuko dituzte eta ondorioz, beren gorputzak zalantzan jartzen dituzte…

Gure ikuskizun berria

Flax Adarbakarra

Gauak, gure lagunak beldurtzen ditu eta lo egiteari ikara diote. Egoera honi buelta ematen lagunduko die Flax adarbakarrak. Urtero bezala, egoera dibertigarriak eta dantzagarriak biziko dituzte gure bi bihurriek oraingoan ere.

Kaixo politak:

Proiektu berria abian dugu; talde berria. Beti bezala, euskara, irria, lana, ilusioa eta pasioa jarriko dugu oholtzan. Familiak dantzan jarriko ditugu eta haurren alaitasun osoa saiatuko gara pizten.

Gure ikuskizunetan, betiko abesti ezagunenak, dantzagarrienak eta baita ere kanta berriak aurkeztuko ditugu. Abesti bakoitzak, bere koreografia erraza eta dantzagarria du; ondo pasatzeko asmotan eta koordinazioa lantzeko balio dutenak ere bai.

Kantak, elkarren artean, istorio eder eta barregarri batzuekin harituta daude.

Emanaldi desberdinak ditugu, “DANTZAN” ikuskizuna, “FLAX” adarbakarra antzerki musikatua eta herriko musika bandekin egiten dugun emanaldi ikaragarri polita eta hunkigarria.

Festa alaia eta itzela sortuko dugu. Etorri nahi duzu?

IZAN ZORIONTSU! GORA EUSKARA! GORA MUSIKA!

Agenda

Gure hurrengo ikuskizunak

Data: 2025ko maiatzaren 24a, larunbata - 11:30etan
Aretoa: Atsegindegiko plazan
Herria: Hernani
Euskaraldiaren laugarren edizioa ate joka dugu eta maiatzaren 15etik 25era bitartean ekintza ugari antolatu ditugu! Horien artean, Gora Musika! talde berriaren ikuskizuna izango dugu gurean. Noiz: maiatzak 24 larunbata, 11:30ean. Non: Atsegindegiko plazan Prezioa: 10€ (+ kudeaketa gastuak) Ikuskizunean zehar, betiko abesti ezagunenak eta kanta berriak ere abestu eta dantzatuko ditugu. “Sorgin bat, Tartalo eta Basajaun geratuak...

Ikuskizun gehiago

Gure ikuskizunak

Flax Adarbakarra

Oraingo honetan, amets batean murgilduko dira lehen Nerea eta Eneko zirenak pertsonaia berezi, magiko eta maitakor batekin batera…

Dantzan ikuskizuna

Sorgin bat eta erraldoi bat ogro batekin geratuak dira jolasteko. Bidean, euren gorputz eta arropekin barre egiten duten hainbat pertsonaia ezagutuko dituzte eta ondorioz, beren gorputzak zalantzan jartzen dituzte…

Herriko bandak

Herriko musika banda, txikiengana hurbildu nahi dugu, jaietatik eta data berezi horietatik kanpo; beste egoera edo kontestu batean herri musika banda ezagutzeko…

Azken berriak

Gure ikuskizun berriei buruzko albiste guztiak

Urr 25
Itsas Etxea Auditoriuma – Hondarribia – Matxin Arzu Kalea, 1, Gipuzkoa Gora Musika ikuskizun berri batekin. Oraingo honetan, amets batean murgilduko dira gure lagunak, pertsonaia berezi, magiko eta maitakor batekin batera. Gauak, gure lagunak beldurtzen...
Urr 11
GORA MUSIKA taldeak egindako kanta hunkigarria. Akromatopsia gaixotasunari oihartzuna emateko. Mareako Kutxik eta Haizeak abestu duten kanta, bertan, ospetsu sko topatuko dituzu ekimen honen alde. Ausartak zarete! Akromatak aurrera! Gora musika!