Agenda
Gora Musikaren saio eta ikuskizunen agenda daukazue hemen. Begiratu ze saio datorkizun hobe eta ez galdu gure hurrengo ikuskizuna. Bertan ikusiko dugu elkar!
maiatza - 2025
2025ko maiatzaren 18a, igandea - 18:00etan
Arrigunaga aretoa
Muxikebarri
Isekek, begiradek eta epaiek bere itxura zalantzan jartzera bultzatzen dituzte sorgina eta erraldoia. Handiegiak, arraroegiak… ezberdinegiak. Eta magiak taldearekin bat egitera lagunduko balitu? Aldatu gustatzeko, onartua izateko. Baina, ogroak ikusten dituenean, bere lagunak bezala ikusten jarraituko ditu? Nork bere burua onartzeari eta norbera izatearen balioari buruz hausnartzeko ikuskizuna.
2025ko maiatzaren 24a, larunbata - 11:30etan
Atsegindegiko plazan
Hernani
Euskaraldiaren laugarren edizioa ate joka dugu eta maiatzaren 15etik 25era bitartean ekintza ugari antolatu ditugu! Horien artean, Gora Musika! talde berriaren ikuskizuna izango dugu gurean. Noiz: maiatzak 24 larunbata, 11:30ean. Non: Atsegindegiko plazan Prezioa: 10€ (+ kudeaketa gastuak) Ikuskizunean zehar, betiko abesti ezagunenak eta kanta berriak ere abestu eta dantzatuko ditugu. “Sorgin bat, Tartalo eta Basajaun geratuak...
ekaina - 2025
2025ko ekainaren 8a, igandea - 18:30etan
Nafarroa Arena
Iruña
Gora Musika Erraldoia familiei eskainitako ikuskizun berezia izango da eta bertan, Pamplonesa eta beste 7 konpartsatako 44 erraldoi eta dozenaka dantzarirekin batera, denek gozatuko dute. Abesti ezagunak eskainiko dira eta sorpresa ugari egongo dira. Gainera, irabazi guztiak Anela eta Hodeilargi elkarteentzat izango dira. Txartelak erostean opari askoren zozketa egingo da.

Kontratazioa: Garikoitz
- 608 206 949
- 608 206 949
- goramusika1@gmail.com
- goramusika (@goramusika)