Hasiera / Agenda / Hondarribia – Itsas Etxea Auditoriuma. Azaroak 2an, 18etan.

Agenda

Gora Musikaren saio eta ikuskizunen agenda daukazue hemen. Begiratu ze saio datorkizun hobe eta ez galdu gure hurrengo ikuskizuna. Bertan ikusiko dugu elkar!

2024ko azaroaren 2a, larunbata - 18:00etan
Itsas Etxea Auditoriuma
Hondarribia - Matxin Arzu Kalea, 1, Gipuzkoa

Gora Musika ikuskizun berri batekin. Oraingo honetan, amets batean murgilduko dira lehen Nerea eta Eneko zirenak pertsonaia berezi, magiko eta maitakor batekin batera.

Gauak, gure lagunak beldurtzen ditu eta lo egiteari ikara diote. Egoera honi buelta ematen lagunduko die Flax adarbakarrak. Urtero bezala, egoera dibertigarriak eta dantzagarriak biziko dituzte gure bi bihurriek oraingoan ere.