Kaixo politak: Lehengo Nerea eta Eneko gara, bai; Ene Kantak-ekoak izan garenak. Proiektu berria abian dugu eta beti bezala, euskara, irria, lana, ilusioa etapasioa jarriko dugu oholtzan “DANTZAN” ikuskizun berezi honetan.
Bertan, betiko abesti ezagunenak, dantzagarrienak eta baita ere kantaberriak aurkezten ditugu. Abesti bakoitzak, bere koreografia erraza eta dantzagarria du; ondo pasatzeko asmotan eta koordinazioa lantzeko balio dutenak ere bai.
Kantak, elkarren artean, istorio eder eta barregarri batekin harituta daude. Abestiez gain, gurekin batera egongo da (eskaeren arabera) FLAXAdartxoa den pertsonaia berria. Maitagarria da eta laster txoratuko dira haurrak eta helduak berekin. Dantzan jarri ahalko dugu adarbakar hau. Ordu bat pasatxo egongo gara dantzan taula gainean eta festa alaia eta itzela sortuko dugu.
Etorri nahi duzu?
“Gora musika” talde berria Bilboko Udal Bandarekin batera heldu da Euskalduna aretora, haurrei zuzendutako kontzertu oso berezia eskaintzera. Lehen Ene Kantak proiektuan Eneko eta Nerea izenez ezagunak zirenak, guztion artean ezagunak diren “Ausartak”, “Polonesa”, “Alemana”, “Pérez sagutxoa” bezalako abestiak ekartzen dizkigute eta baita asko gozatuko ditugun abesti berria asko ere. Hau guztia, abestien bitartean, istorio berri batekin alaiturik, barrea eragin eta pentsatu araziko gaituena. Galdu ezin dituzun hainbat sorpresa ere izango dira. Zatoz dantzatzera eta gozatu festaz.
“Eneko” eta “Nerea”, lehenago Ene Kantak, “Gora musika!” proiektu berria aurkezten digute. Beraien abesti tradizionalak, antzerkiarekin batera, balioz beteta daude.
El nuevo grupo “Gora musika” llega a Euskalduna junto a la Banda Municipal de Bilbao para dar un concierto muy especial dirigido al público infantil. Lo anteriormente conocidos como Eneko y Nerea de Ene Kantak, nos traen canciones conocidas por todos y todas como “Ausartak”, “Polonesa”, “Alemana”, “Pérez sagutxoa” y también temas nuevos con los que disfrutaremos de lo lindo. Todo ello amenizado por un cuento, entre canción y canción, que nos hará reír y pensar. También habrá varias sorpresas que no te puedes perder. Ven a bailar y a disfrutar de la fiesta.
“Eneko” y “Nerea”, antes Ene Kantak, nos presentan su nuevo proyecto “Gora musika!” Sus canciones de siempre, teatralizadas, están llenas de valores.
Oraingo honetan, amets batean murgilduko dira lehen Nerea eta Eneko zirenak pertsonaia berezi, magiko eta maitakor batekin batera…
Ikuskizunaren dossierra jeitsi dezakezue ondorengo estekan.
Sorgin bat eta erraldoi bat ogro batekin geratuak dira jolasteko. Bidean, euren gorputz eta arropekin barre egiten duten hainbat pertsonaia ezagutuko dituzte eta ondorioz, beren gorputzak zalantzan jartzen dituzte…
Ikuskizunaren dossierra jeitsi dezakezue ondorengo estekan.
Herriko musika banda, txikiengana hurbildu nahi dugu, jaietatik eta data berezi horietatik kanpo; beste egoera edo kontestu batean herri musika banda ezagutzeko…
Ikuskizunaren dossierra jeitsi dezakezue ondorengo estekan.
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo sartzeko. Teknologia hauei emandako baimenak webgune honetan arakatzeko portaera edo ID esklusiboak bezalako datuak prozesatzeko aukera emango digu. Adostasuna ez emateak edo baimena kentzeak ezaugarri eta funtzio batzuei kalte egin diezaieke.
Para ofrecer las mejores experiencias, utilizamos tecnologías como las cookies para almacenar y/o acceder a la información del dispositivo. El consentimiento de estas tecnologías nos permitirá procesar datos como el comportamiento de navegación o las identificaciones únicas en este sitio. No consentir o retirar el consentimiento, puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.