Nortzuk gara

Eneko izena nuen “Ene Kantak” proiektu eder eta arrakastatsuan. Nerea Urbizurekin batera, orain 14 urte sortu nuen euskara bultzatzeko ideia zoragarri hura. Irakasleak gara; eta euskaldunak. Horiek dira gure sustraiak, gure arima; gure pasioa. Euskara, kale eta txoko guztietan zabaldu, hizkuntza eskoletatik atera eta alaitasuna eta bizipoza hedatzea izan da beti gure helburu bakarra.

Emanaldi asko egin izan ditugu urte hauetan guztietan, irria eta dantza Euskal Herriko txokoetan banatuz. Navarra Arena, Bec, Anoeta, Campos Eliseos, Victoria Eugenia, Faltzes, Mendizorrotza, Arriaga, Euskalduna, Principal… milaka ikusle eta milioika irrifar dastatu ditugu abestien artean familiekin batera.

EITBn ere, urteak eman genituen eguneroko programa batean maitasuna eta bizipoza zabaltzen. Abesti ederrak egin izan ditugu: “Polonesa”, “Ausartak”, “Alemana”, “Txanogorritxo” edo “Hiru txerrikumeak” bezalako abestiak, nork ez ditu ezagutzen?

Orain, hemendik aurrera, bide ezberdinak jorratuko ditugu eta lehen “Eneko” eta “Nerea” ginenak, Ene Kantak albo batean utzita, abentura berri batean murgildu gara, ”Gora musika” proiektuan, hain zuzen ere.

Txiki guztiek ezagutzen dituzten gure betiko abestiak, sortutako abesti berriekin batera, dantzatuko ditugu hemendik aurrera abentura berri batean.

Gora euskara eta Gora musika!